2012-09-13

SEGISMUNDO TOXICOMANO

                    

   Segismundo Toxicómano Gasteizen (Araba) 1997an sortutako punk-rock talde bat da. Euskal Herriko eta estatuko punk-rock musika jorratzen duten talde esanguratsuenen artean dago.

Historia:

   1997ko urrian jaio zen Cicatriz, La Polla Records eta Cock Sparrer gisako taldeak bezalako influentzia zutelarik. Hurrengo urtean kaleratu zuten beren lehen diska taldearen izen berarekin. Honek izandako arrakasta handia izan zela eta (5000 kopia saldu zituzten) 2000. urtean beren bigarren diska argitaratu zuten "Mundo Toxico" izenarekin. Realidad, Odio eta 12 años dira diska honetako abesti ezagunetarikoak, haien kontzertuetan inoiz falta ez direnak. Lehen bi diskak Potencial Hardcore disketxearekin grabatu zituzten, hirugarrena ordez, Locomotive Music-ekin grabatu zuten "1, 2, 3...Fuego!" izenarekin. Diska honetan Cock Sparrer taldearen "England belongs to me" abesti mitikoaren bertsioa egin zuten Euskadi izenbuarekin. Diska honen gira La Polla taldearekin batera egiteko aukera izan zuten eta honek taldea trinkotzea erakarri zuen. Hori gutxi balitz, madrilgo Boikot eta Disidencia taldeekin batera "La linea de ataque" delakoa sortu zuten estatuko musikaldi garrantzitsuenetan jotzeko aukera edukiz.

   2004. urtean askok taldearen diska onena dela pentsatzen duten "Escapa" diska atera zuten. Mi vida, Sospechosos edota Por ti kantek argudiatu dezakete iritzia, gainera asken abesti honetan La Pollako Evaristo Paramosek abestu zuen. Diska honetarako disketxez aldatu zuten, Santo Grial Records izanik disketxe aukeratua, baita hurrengo diska "Auschwitz 05" grabatzeko ere.

   Taldeak urte batzuk zituela eta punk-rockean esperientza nabaria zeukatela aprobetxatuz zuzeneko diska bat egiteko ideia azaldu zen. 2006ko abenduan Gasteizko HellDorado aretoan eginiko kontzertua grabatu zuten. "Balance de daños" izenarekin kaleratu zuten zuzeneko diska. Horrekin batera bertsioak zituen beste diska batekin atera zen diska. Horretan, La Polla, Codigo Neurotico eta Cicatriz taldeen bertsio bana dago.
   2009. urtean taldearen erabakiarik garrantzitsuenetarikoa hartu zuten. Haien ustez azken urteetan egungo disketxeen sistema zaharkitzen hasia zen. Hori zela eta, beren lanen autogestioa egitea erabaki zuten diskoetxeak alde batera utziz. Diska berri batek dakarren arlo ezberdinetako eginbehar guztiak beraien gain hartu zituzten. Hurrengo diska edozein diska berri bezala saltzea ez zen gauza berria izan, baina bai kontzertuetako sarrerarekin batera diska berria ematea. 2009ko irailaren 26an diska kaleratu zuten "Una bala" izenarekin. Egun horretan ere hasi zen gira berria Albaceten, zeinetan eta Aupa Lumbreiras musikaldian.


                           

TALDEKIDEAK:
  • Baxua eta ahotsa: Placi
  • Kitarrak eta koruak: Gabi eta Peke
  • Bateria eta koruak: Arnaiz

                                       


DISKOGRAFIA:
  • 1998: Segismundo Toxicómano
  • 2000: Mundo Tóxico
  • 2001: Un, dos, tres, fuego
  • 2004: Escapa!
  • 2005: Auschwitz 05
  • 2007: Balance de Daños (Zuzenean)
  • 2009: Una Bala
  • 2011:Que no cunda el panico

               















1 comentario: