2012-09-11

KAOTIKO




  Kaotiko Agurainen 1990eko hamarkadaren amaieran sortutako euskal rock musika taldea bat da, nagusiki gaztelaniaz abesten duena.

Lanak:

  2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y pierde izena du, 2003 apirilean kaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004 apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.
Laugarren lanak Destino escrito izena du, Universal zigilupean 2006an argitaratu zutena. Azkenik, 2008ko otsailaren 21ean argitaratu zuten beraien bosgarren eta orain arteko azken lana, Adrenalina izenekoa. Azken honetan euskarazko kantu bat ere badute, Paradisu taberna izenekoa.


   


Lehen diskoa ( Destino Escrito )         Azken discoa ( X ) Bilboko jaietan grabatuta



 

          PARADISU TABERNA
Lehenengoa ez daudenengatik
beste bat, aldegin ez dutenentzat
hurrengoa gure omenez ez legoke gaizki
beste bat hartu nahi ez dutenentzat

hurrengoa joan zirenentzat
beste bat etorriko direnentzat
hurrengoa gure omenez ez legoke gaizki
beste bat, borrokan dirautenentzat (parrandan)

Paradisu tabernan gaude, elkartuz paradisu galdutan,
Paradisu tabernan sutan
Badakizu…

Paradisu tabernan gaude, elkartuz paradisu galdutan,
Paradisu tabernan sutan…

ta hau, ahaztu gabe zuretzako
zuretzat, nik zu nahi zaitudalako
hurrengoa gure omenez ez legoke gaizki
beste bat gorroto gaituztenentzat

Paradisu tabernan gaude, elkartuz paradisu galdutan,
Paradisu tabernan sutan
Badakizu…
Badakizu noiz, Badakizu nor, Badakizu non
Badakizu…
Paradisun beste bat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario